EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

Lehendakariak eta bere taldeak erabateko babesa emango diote “Buenos Aires-ek Euskal Herria Ospagai" ekimenari

honek idatzia EJ-GV    ostirala, 2020 (e)ko maiatzak 08

Aurten lehen aldiz egingo da "Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai" ekitaldiaren edizio birtuala, hau da Argentinako hiriburuko urteroko euskal topaketa handi horren edizioa Internet-en, covid-19 koronabirusaren osasun krisia dela eta. Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko du parte "on line" emanaldi horretan, igandean, 12: 00etatik aurrera (tokiko ordua, 17: 00ak Euskadin). Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Iñigo Urkullu gaur egungo lehendakariaz gain, hauek ere hartuko dute parte: aurreko hainbat lehendakarik, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Sara Pagola Euskadiren Argentinarako ordezkariak eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, bai eta euskal kultura eta gizarteko hainbat pertsona ezagunek ere.

pdf Prentsa Ba Celebra 2020 398,09 Kb

Ba celebra virtual 2020

.
Oharrak
RSS
Erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idatz ditzakete oharrak!












[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.