EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

Euskal Etxeak Digitala #759

759 ZK.
2020 / 4 / 20-24

 

 

Nº 759
20-24 / 4 / 2020

 

> Aurrera doaz Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren egitasmo nagusiak

 

>Siguen adelante los principales programas de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior

Aurrera doa kudeatzen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bere egitasmo nagusiak, ahal den neurrian bada ere covid 19 koronabirusak eragindako osasun-krisiagatik. Hiru dira egitasmo aipagarrien horiek: euskal etxeentzako diru-laguntzak, premia larrienak eta Gaztemundu programa. Euskal etxeentzako 2020ko diru-laguntzei dagokienez, prozesatu dira euskal etxeek bidali dituzten eskaerak eta orain dokumentazio horri egindako zuzenketak bidaltzen ari zaizkie. Premia larriko laguntzei dagokienez, apirilaren 14an argitaratu zen deialdia  EHAAn, baina laguntza horiek eskatzeko epea etenda dago, legeak hala agintzen duelako, koronabirusaren krisia dela eta. Beraz, hauxe da mezua: hasi dokumentazioa biltzen, eta ahal bada, bidali gero lana aurreratzeko. Gaztemundu 2020 programaren gainean: aurten euskal gastronomiari buruz izango da eta deialdia apirilaren 14ko Gobernuan Kontseiluan onartu da, baina ez da argitaratuko oraingoz, harik eta covid 19 koronabirusaren osasun-krisia behin betiko konpondu arte, eta programa segurtasun-berme osoz garatu ahal izan arte. Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak hori guztia azaltzen digu esteka honetan.

 

La Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior sigue adelante con sus programas principales, y lo hace en la medida de lo posible debido a la crisis sanitaria del coronavirus covid 19. Estos programas más destacados son tres: las subvenciones a las euskal etxeak, las de extrema necesidad y el programa Gaztemundu. En cuanto a las subvenciones 2020 a las euskal etxeak se han procesado las solicitudes remitidas por las euskal etxeak y se les están enviando ya las subsanaciones de documentación. Respecto a las ayudas de extrema necesidad, el pasado 14 de abril se publicó en el BOPV la convocatoria, pero el plazo para solicitar estas ayudas está en suspenso por imperativo legal a causa de la crisis del coronavirus. Por lo tanto el mensaje es: Vayan reuniendo la documentación necesaria y, si es posible, enviándola para ir adelantando trabajo. En cuanto al programa Gaztemundu 2020, dedicado este año a la gastronomía vasca, la convocatoria se ha aprobado en el Consejo de Gobierno del 14 de abril, pero no se publicará por ahora, hasta que la crisis sanitaria del coronavirus covid 19 no se haya resuelto definitivamente y el programa pueda desarrollarse con total garantía de seguridad. El director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, nos explica todo ello en este enlace

 

 

> Mundu osoko euskaldunek eta euskal etxeek "txinpartak ateratzen" dizkiote Interneti pandemian

 

> Las euskal etxeak y los vascos y vascas de todo el mundo le "sacan chispas" a Internet durante la pandemia

Covid 19 koronabirusaren pandemia erronka handia da gizateria osoarentzat, eta denok ari gara egoera berrira egokitzen pixkanaka-pixkanaka. Horretarako baliabide nagusia, nola ez, giza asmamena da eta hori bi tresna handiren konbinaketaren bidez agertzen ari da gure begien aurrean: bi tresna horiek Internet eta ikus-entzunezkoak dira. Kanpoan bizi diren euskal gizataldeak eta euskal etxeak oso inplikatuta daude pandemiak eragindako komunikazio birtualaren zabalkunde itzel honetan. Euskal presentzia antolatuta dagoen mundu osoko sare, blog eta webgune guztietan gertatzen ari da... Europan, Asian, Ozeanian eta Ameriketan, baina bereziki euskal emigrazio historikoak izan dituen bi helmuga nagusietan: Argentinan eta AEBetan. Boiseko 2020ko Jaialdia bertan behera geratu da, 2021eko San Inazio astean indarberrituta itzultzeko eta bertako blogariak inoiz baino aktiboago daude. Bere aldetik aurtengo Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai sare sozialetan, era birtualean, egingo da. Bitartean hamaika dira Argentinako "on line" ekimenak (kanpoan bizi den euskal komunitate nagusia baita Argentinakoa) eta Internetek eskaitzen dituen aukerak ahalik eta gehienez profitatzen ari dira: San Nicolaseko euskal etxeko hitzaldiekin, La Platako euskal etxeko Eguzkia aldizkari birtualarekin, Euskaltzaleak euskal etxeko sareko zinemarekin... eta horrela ari dira, oso aktibo sare sozialetan, kanpoan  bizi diren hainbat eta hainbat euskaldun.

 

La pandemia del coronavirus covid 19 es un gran desafío para toda la humanidad y todos nos estamos adaptando a la nueva situación. El recurso principal para hacerlo es, como no, el ingenio humano que se manifiesta, principalmente, a través de la combinación de dos grandes herramientas: Internet y el Audiovisual. Las colectividades vascas que viven en el exterior y las euskal etxeak están muy implicadas dentro de esta explosión de comunicación virtual propiciada por la pandemia. Está pasando en las redes, los blogs y las webs de todo el mundo donde hay presencia vasca organizada, en Europa, Asia, Oceanía y las Américas, pero particularmente en los dos destinos principales de la emigración vasca histórica: Argentina y los EE.UU. El Jaialdi 2020 de Boise se ha suspendido para volver la semana de San Ignacio de 2021 con fuerzas renovadas y sus bloggers están más activos que nunca. Por su parte el Buenos Aires celebra al País Vasco de este año se hará en las redes sociales, de manera virtual; mientras tanto las iniciativas "on-line" vascoargentinas (no en vano es la principal comunidad vasca en el exterior) son numerosas y están aprovechando al máximo las posibilidades de Internet, con las charlas de la euskal etxea de San Nicolás, la revista virtual Eguzkia de la euskal etxea de La Plata, el cine en la red de Euskaltzaleak... y un sinfín de vascos y vascas que viven en el exterior activos en las redes sociales.

 

 

 

> Munduko euskal etxeen aldizkari guztiak eskuragai Urazandi Digitalean

 

> Todas las revistas de los centros vascos del mundo disponibles ya en Urazandi Digital

Urazandi Digital proiektuaren azken atala interneten sartua da dagoeneko euskaletxeak.eus atarian, euskal etxeen eta etxeentzako ataria hain zuzen ere. Bertan munduko euskal etxeek historian zehar argitaratutako aldizkari guztiak aurki daitezke digitalizatuak. Kanpoan den Euskal Komunitaterako Zuzendaritzak bultzatutako lana da, Alberto Irigoyen euskal jatorriko ikerlari uruguaitarrak egin duena. Urazandi Digital bildumak hogeita hamasei mila orrialde ditu, Alemanian, Aljerian, Belgikan, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Italian eta Filipinetan argitaratutako berrogeita hamalau euskal argitalpenei dagozkienak, eta lau kontinente hartzen ditu beraz. Bilduman sartu berri den ehun eta laurogeita bost goiburu ditu, euskal etxeen, merkataritza-erakundeen, irakaskuntza-institutuen, alderdi politikoen edo Eusko Jaurlaritzaren eskutik argitaratuak, azken hori gehienetan bere ordezkaritzen bidez egin zen. Mende batean zehar lau kontinenteko hemezortzi herrialdetan argitaratutako berrehun eta hamasei mila orrialde baino gehiago dira, beren lurraldetik alde egin behar izan zuten euskaldunen bizipenak, pentsamenduak eta itxaropenak berreraikitzea ahalbidetzen dutenak. Urazandi Digitala egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren ekimena da, XIX. mendetik aurrera eta batez ere ameriketan argitaratu ziren aldizkari euskaldunen ahalik eta ale gehienak biltzeko helburua duena. Ekoizpen honek Urazandi bilduma osatzen du, euskal etxeen historia kontatzen duena.

La última entrega del proyecto Urazandi Digital ha incorporado ya a Internet en el portal de y para los centros vascos euskaletxeak.eus la digitalización de todas las revistas publicadas por los centros vascos - euskal etxeak del mundo a lo largo de la historia, un trabajo impulsado por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior y que ha sido llevado a cabo por el investigador uruguayo de origen vasco Alberto Irigoyen. Con esta nueva entrega la colección Urazandi Digital incorpora treinta y seis mil páginas correspondientes a cincuenta y cuatro publicaciones vascas editadas en Alemania, Argelia, Bélgica, España, Francia, Inglaterra, Italia y Filipinas abarcando así cuatro continentes. Esta nueva incorporación a la colección suma ciento ochenta y cinco cabeceras que vieron la luz de la mano de centros vascos, entidades comerciales, institutos de enseñanza, partidos políticos o el Gobierno Vasco, este último generalmente a través de sus delegaciones. Son más de doscientas dieciséis mil páginas publicadas en dieciocho países de cuatro continentes a lo largo de un siglo, que hacen posible la reconstrucción de las vivencias, el pensamiento y las esperanzas de aquellos vascos que se vieron obligados a abandonar su tierra. El proyecto Urazandi Digital es una iniciativa de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior, del Gobierno Vasco, para recopilar el mayor número posible de ejemplares de las publicaciones periódicas vascas que vieron la luz, sobre todo en el continente americano, a partir del siglo XIX. Se trata de un producto complementario a la colección de libros Urazandi, donde se recoge la historia de los centros vascos.

 

> Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die koronabirusaren krisiaren ondorioz hainbat herrialdetan harrapatuta geratu diren euskal herritarrei

 

> El Gobierno Vasco ha prestado ayuda a las personas vascas atrapadas en varios países por la crisis del coronavirus

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eman zituen ezagutzera joan zen martxoaren amaieran covid 19ko krisiaren ondorioz hainbat herrialdetan harrapatuta geratu ziren eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri ziren euskal herritarren egoeraren datuak. Hain zuzen ere, 430 pertsona ziren Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zirenak; horietatik 268 Euskadira itzuli ziren, eta 23k erabaki zuten zeuden herrialdean geratzea. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu zuen halaber euskal herritarrak bost kontinenteetako herrialdeetan zeudela harrapatuta, baina Peru, Zeelanda Berria eta Australia aipatu zituen foku nagusitzat.

 

 

La Secretaria General de Acción Exterior, Marian Elorza, daba a conocer a finales del pasado mes de marzo los datos de la situación de las personas vascas que habían quedado atrapadas en varios países a raíz de la crisis del covid 19, y que se habían puesto en contacto con el Gobierno Vasco para solicitar ayuda. En concreto, eran 430 las personas que se habían puesto en contacto con el Gobierno Vasco; de las que 268 ya habían regresado a Euskadi y 23 habían decidido quedarse en el país donde se encontraban.  La Secretaria General de Acción Exterior señalaba asimismo que hay personas vascas atrapadas en países extranjeros de los cinco continentes, aunque mencionaba a Perú, Nueva Zelanda y Australia como focos principales.

 

> "Euskadi ta askatasuna. Bide luzea bakerantz" datorren astelehenean France 3 TVn

 

> Le film "Pays basque et liberté. Un long chemin vers la paix" le prochain lundi sur France 3

"Euskadi ta askatasuna. Bide luzea bakerantz" Thomas Lacoste Bordeleko zuzendariaren filma 2020ko apirilaren 27an izango da ikusgai, 23:00etan, France 3 TVn. Dokumental honek euskal gatazkaren historia kontatzen du orain arte inoiz izan ez den nazioarteko ikuspegi batetik, 1936tik hasita, hau da Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka Franco jeneralak zuzendutako Espainiako Gerra eta matxinada militarretik, eta 2017ko apirileko erakunde politiko-militarraren aldebakarreko armagabetzera eta 2018ko maiatzaren 3an bere burua desegitera iritsi arte.

 

Le film " Pays basque et liberté. Un long chemin vers la paix " du réalisateur bordelais Thomas Lacoste sera diffusé le lundi 27 avril 2020, à 23 heures sur France 3. Ce documentaire développe l'histoire du conflit basque sous un éclairage international inédit, de la guerre d'Espagne et l'insurrection militaire menée par le général Franco contre la Seconde république démocratique fédérale espagnole à partir de 1936, jusqu'au désarmement unilatéral de l'organisation politico-militaire ETA en avril 2017 et son auto-dissolution le 3 mai 2018.

 

La película "País Vasco y libertad. Un largo camino hacia la paz" del director de Burdeos Thomas Lacoste se emitirá el lunes 27 de abril de 2020, a las 23 horas en France 3 TV. Este documental desarrolla la historia del conflicto vasco bajo una perspectiva internacional sin precedentes hasta ahora, desde la Guerra Española y la insurrección militar dirigida por el General Franco contra la Segunda República Española a partir de 1936, hasta el desarme unilateral de la organización político-militar ETA en abril de 2017 y su autodisolución el 3 de mayo de 2018.

     
 

 

 












[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.