EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

Euskal Etxeak Digitala #758

758 ZK.
2020 / 2 / 17-21

 

 

Nº 758
17-21 / 2 / 2020

 

> Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkariok Ipar Amerikara egindako bidaiaren lehen etapa: Boise

 

> Primera etapa del viaje a Norteamérica de los tres representantes del Gobierno Vasco: Boise

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Gorka Alvarez Aranburuk, Zuzendaritza horretako Ipar Amerikarako teknikariak, Benan Oregik, eta AEBrako Euskadiko ordezkariak, Jorge Fernandezek, osatu dute Iparamerikara egin duten bidaiaren lehen etapa: Boisen hain zuzen ere. Berton bilera interesgarria izan dute Boiseko euskal etxeko kideekin, 2020ko Jaiadiari begira, urtero uztailaren amaieran hasten den ekitaldi erraldoia baita hori; horren ondoren, Basque Museum-ean ere egon dira.  Halaber guztiz beharrekoa zen bisitatzea Boiseko ikastola, 1998an Amerikako mendebaldeko hiri horretako euskal komunitateak abian jarritako ikastetxea. Hara joan ziren Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkariok eta berton "aitite Dave" aurkitu dute (David Lachiondo, argazkian akordeoia jotzen agertzen den gizona, oso estimatua Boiseko euskal komunitatean). Astero bolondres modura haurrei euskal musika abestera joaten dena. Bestalde, 2019-2020 ikasturte honetan Euskaditik Lekeitioko Iñigo Valencia eta Azkoitiko Ane Goenaga irakasleak iritsi dira Boiseko ikastolara klaseak ematera.

 

El director para la Comunidad Vasca en el exterior, Gorka Álvarez Aranburu, el técnico para América del Norte de esa Dirección, Benan Oregi, y el delegado de Euskadi para los EE.UU., Jorge Fernández han completado la primera etapa de su viaje a América del Norte: en Boise. Allí han mantenido una interesante reunión con los miembros de la euskal etxea de Boise cara al Jaialdi 2020, gran evento anual que arrancará a finales de julio, y han estado asimismo en el Basque Museum. Tampoco podía faltar una visita a la ikastola de Boise, una iniciativa puesta en marcha en 1998 por la comunidad vasca de esta ciudad del Oeste americano. En la ikastola de Boise los representantes del Gobierno Vasco se han encontrado con "aitite Dave" (el popular David Lachiondo, momento que recoge la foto) que en calidad de voluntario acude cada semana a cantar a los niños musica popular en euskera. Por otra parte,  este curso 2019-2020 desde Euskadi han llegado los profesores Iñigo Valencia, de Lekeitio, y Ane Goenaga, de Azkoitia.

 

> Bigarren etapa: N.A.B.O.ko neguko bilera San Frantziskon

 

> Segunda etapa: Reunión de invierno en San Francisco de la N.A.B.O.

Ipar Amerikara egindako bidaiaren bigarren etapa San Frantziskon izan da N.A.B.O. - North American Basque Organizations Ipar Amerikako euskal etxeen federazioaren neguko bilera dela eta. Bileran Basque Cultural Centerren egin da, hots, San Frantziskoko euskal etxean. Ipar Amerikako euskal etxeekin eta Gorka Alvarez Aranburuk, Jorge Fernandezek eta Benan Oregik osatutako Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera, kirol talde bat eta Egan musika taldea ere iritsi dira Euskaditik, topaketa horretan parte hartzeko. N.A.B.O.k eskerrak eman dizkio San Frantziskoko euskal etxeari ekitaldia ospatu ahal izateko egindako harreragatik. Partehartzaileek aukera izan dituzte lan saioak egiteko, Ipar Amerikako beste euskal etxe batzuetako kideekin biltzeko eta euskal bazkari bat egiteko Basque Cultural Center-eko frontoian. Argazkian, San Frantziskoko bilerako partaideak euskal etxeko kirol kantxan bertan.



 

 

 

La segunda etapa del viaje a Norteamérica se ha desarrollado en San Francisco con la reunión de invierno de la N.A.B.O. - North American Basque Organizations en el Basque Cultural Center, la euskal etxea de la ciudad californiana. Junto a las euskal etxeak de América del Norte y la delegación del Gobierno Vasco compuesta por Gorka Álvarez Aranburu, Jorge Fernández y Benan Oregi, han llegado desde Euskadi un equipo deportivo y el grupo musical Egan. N.A.B.O. ha agradecido a la euskal etxea de San Francisco la acogida ofrecida para hacer posible la celebración del evento. Los participantes han tenido oportunidad de realizar sesiones de trabajo, encontrarse con los miembros de otras euskal etxeak de América del Norte y tomar parte en un banquete vasco en el frontón del Basque Cultural Center.  En la imagen la foto en esa misma cancha deportiva, con los participantes en la reunión de San Francisco.

 

> Hirugarren etapa: Mexikoko Hiria

 

>  Tercera etapa: Ciudad de México

Asteburu honetan Gorka Alvarez Aranburuk eta Benan Oregik amaiera emango diote bere egonaldiari Mexikoko Hirian. Joan zen astelehean lehenengo ordutan heldu ziren bertara San Frantziskotik; Jorge Fernadezek, aldiz, New Yorkera bueltatzeko hegaldia hartu zuen, berak gidatzen duen Euskadiko ordezkaritza AEBtan lanean jarraitzeko. Mexikoko hiriburuan eta beti ere Euskadiko ordezkariak Mexikon  (Ibon Mendibelzua) lagunduz, hainbat tokitan izan dira Gorka eta Benan: lekuko euskal etxean 'Las Vizcaínas" Ikastetxe, Artxibo eta Museoaren eraikin izugarrian (irudian),  eta karga sinboliko handiko bisita izan da hori gainera, zeren Mexikon euskal presentziaren 253 urteko testigantza ematen duen erakundea baita. Mexikoko Hiriko euskal etxean Gorkak euskal diasporaren eguneko eta etorkizuneko ikuspegiari buruzko hitzaldia eskaini du.  Kanpoan diren Mexikarren Institutuan ere egon dira. Eta bidai honen azken txanpan Gorka Alvarez Aranburu, Benan Oregi eta Ibon Mendibelzua Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa - UNAMera hurbildu dira, euskara eta euskal kulturako irakurletzako ikasleak eta irakasleak ezagutzeko.

Este fin de semana Gorka Álvarez Aranburu y Benan Oregi pondrán fin a su estancia en Ciudad de México, a donde llegaron a primera hora del pasado lunes desde San Francisco, mientras que Jorge Fernández volaba a Nueva York para incorporarse a la delegación de Euskadi en los EE.UU., que él dirige. En la capital mexicana y siempre en compañía del delegado de Euskadi en México,   Ibón Mendibelzua Gorka y Benan han estado en la euskal etxea local,  en el imponente Colegio, Archivo y Museo de Las Vizcaínas (en la imagen); visita de fuerte carga simbólica a una institución que da testimonio de 253 años initerrumpidos de presencia vasca en México.  En la euskal etxea de Ciudad de México Gorka ha ofrecido una conferencia sobre el presente y futuro panorama de la diáspora vasca. También han estado en el Instituto de los Mexicanos en el Exterior. Y ya en la recta final de este viaje se han acercado a la Universidad Nacional Autónoma de México-UNAM, para conocer al alumnado y profesorado del lectorado de euskera y cultura vasca. 

 

> Deialdia Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeko "Jatetxe eta Buffet" zerbitzuen ardura hartzeko

 

> Convocatoria para hacerse cargo del "Restaurant y Buffet" del centro vasco Zazpirak Bat de Rosario, Argentina

Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak deialdia zabaldu du euskal etxeko sotoan eta beheko solairuan dauden (Santa Fe probintziako Rosario hiriko Entre Ríos kaleko 261 zenbakian hain zuzen ere) "Jatetxe eta Buffet" zerbitzuen esleipena egiteko. Lizitazioa kostu bidez egingo da, eta izaera pribatua du. Lizitazio Pribatuaren Oinarri eta Baldintzen Agiriak erakundearen idazkaritzaren bulegoetan erretiratu daitezke (Entre Ríos kalea 261, Rosario, Santa Fe), otsailaren 18tik aurrera. Emakidaren epea 3 (hiru) urtekoa izango da, 2020ko apirilaren 1etik aurrera, eta, ondorioz, 2023ko martxoaren 31n amaituko da. Irudian euskal etxe horren jatetxea.

 

Guztia irakurri

El centro vasco Zazpirak Bat de Rosario, Argentina, ha lanzado un llamado de licitación para la concesión del servicio de "Restaurant y Buffet", ubicado en el salón de planta baja y subsuelo que posee la institución, en calle Entre Ríos 261 de la ciudad de Rosario, Santa Fe. La licitación es a título oneroso y tiene carácter privado. El retiro de los Pliegos con las Bases y Condiciones de la Licitación Privada pueden realizarse en las oficinas de la Secretaría de la institución, sita en calle Entre Ríos 261 de Rosario, Santa Fe desde el día del 18 de Febrero. El plazo de la concesión será de 3 (tres) años a partir del día 01 de Abril de 2020, venciendo en consecuencia el día 31 de Marzo de 2023. En la imagen el restaurant de este centro vasco.

 

Ampliar noticia

 

 

Agenda eta erreferentziak

 

Agenda y referencias

 

Arrecifes-eko euskal etxeko 98. urteurrena, Otsailak 22, larunbata

 

 

73rd annual Ontario Basque Charity Dinner and Dance. Saturday, February 29, at Four Rivers Cultural Center

 

 

Kalaka Bruselan. Euskal etxe Tour. 2020. 03. 20. Mercelis Antzokian

 

 

Arima Gazte, euskal dantzak Azul-en (Argentinan), Martxoaren 6tik aurrera

 

 

Homedale Basque Dance. Saturday March 7, 2020

 

 

Pariseko Eskual Etxeko Biltzar Nagusia. 2020. 03. 21

 

 

Euskal Kazetaritza Amerikan Lehen Biltzarra

 

 

The American Calendar

 

 

 

 

98 aniversario del centro vasco de Arrecifes (Argentina). Sábado, 22 de Febrero

 

 

73rd annual Ontario Basque Charity Dinner and Dance. Saturday, February 29, at Four Rivers Cultural Center

 

 

Kalaka à Bruxelles. Euskal etxe Tour. 20. 03. 2020. Théâtre Mercelis

 

 

Arima Gazte, danzas vascas en Azul (Argentina), a partir del 6 de Marzo

 

 

Homedale Basque Dance. Saturday March 7, 2020

 

 

Assemblée Générale de la Maison Basque de Paris. 21. 03. 2020.

 

 

Primer Congreso de Periodismo Vasco en América

 

 

The American Calendar

 

 

 

     
 

 

 












[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.