EuskalEtxeak. The web of and for the basque clubs

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Written by Quart de Poblet    viernes, 03 enero 2020


 

Gutunlehiaketa2020 

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Valentziako Euskal Etxeak, Diasporaren Gutunen VII. Literatura antolatzen du

Valentziako Euskal Etxearen lehentasunen bat euskararen sustapena eta zabalkuntza da. Alde batetik, gure ikasleen motibazioa bultzatu nahian, eta beste aldetik munduko euskal komunitatea begira, parte hartzeko bi modu desberdinak sortu ditugu.

Aurreko urteetan harrera ederra jaso genuen munduko izkin desberdineetatik, eta aurten ere nahiko genuke gonbidapena egin parte hartu nahi duenari, ez du inporta nondik etortzen den. Dudarik gabe saririk hoberena zuen lanak izango dira. Horren truke, zuetako norbait literaturaren ale bitxiak jasoko du irabazlea. Animatu gure proiektu honen partea izateko!

Anima zaitezte parte hartzeko...

Euskal Herrian Euskaraz!

 

Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketa

 

Hona hemen oinarriak:

1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat

B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4. Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5. Idazlanak This email address is being protected from spam bots, you need Javascript enabled to view it posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidera: Euskal Etxea València, Carrer del Peu de la Creu, 8, 46001 València.  Aurkezteko epea 2020ko Urtarrilaren 24an amaituko da.

6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskal Etxearen partaideez osatuta egongo da.

7. Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8. Saria Liburu eta ikus-entzunezko material-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da. Euskal Etxearen egoitzan. Urtarrilaren 31an.

10 .Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11. Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

Comments
RSS
Only registered users can write comments!












[X]
We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options.
If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.