EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

Euskal Etxeak Digitala #743

743 ZK.
2019 / 10 /  7 - 11

 

Nº 743
7 - 11 / 10 / 2019

GAZTEMUNDU 2019

 

> Gaztemundu 2019 Programak, bat egin du Bilbon Kanpoan den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrarekin

 

GAZTEMUNDU 2019

 

> El Programa Gaztemundu 2019 ha convergido en Bilbao con el VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el exterior

2019ko urrian, aldi berean, bi ekitaldi garrantzitsu izan ditugu: Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra eta Gaztemundu Programa. Azken horrek bat egin du Batzarrarekin. Hortaz, Gaztemundu Programan parte hartu duten Diasporako hamabost gazte ere, berton, VII. Mundu Batzarrean, izan dira. Programa hori irailaren 22tik urriaren 5era egin da eta Mundu Batzarra egiten den urte guztietan bezala kultur erakundeen kudeaketaren gaia landu da ikastaroan, izan ere horrelako erakundeak dira euskal etxeak. Irudian Gaztemundu 2019ko neska-mutilak Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariarekin, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin, Gorka Álvarez Aranburu.

 

 

Octubre de 2019 ha sido un mes de celebración, a la vez, del Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el exterior y de Gaztemundu, que ha convergido con el Congreso. De modo que en el VII Congreso Mundial también han estado presentes los quince jóvenes de la Diáspora que han participado en el programa Gaztemundu, que se ha desarrollado del 22 de septiembre al 5 de octubre y que, como todos los años en que hay Congreso Mundial, ha tratado de la gestión de entidades culturales, como lo son los centros vascos – euskal etxeak. En la imagen los chicos y chicas de Gaztemundu 2019 con el lehendakari Iñigo Urkullu, la secretaria general de Acción Exterior Marian Elorza y el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu.


 

> 11 gazte Argentinakoak, 3 AEBtakoak eta 1 Uruguaikoa

 

> 11 jóvenes de Argentina, 3 de los EE.UU y 1 de Uruguay

Horrela irailaren 22an, 15:30etatik 23:00etara, heldu ziren Bilboko aireportura munduko euskal etxeetako 15 gazte horien hegaldiak: Horietako 11 gazte Argentinakoak ziren, 3 AEBtakoak eta 1 Uruguaikoa. 11 neskak ziren eta 4 mutilak. Ondorengoak dira haien izenak: Ainhoa Agostini Zubillaga (Necochea-koa), Mercedes Arando (Laprida-koa), Jimena Bengochea (Cañuelas-ekoa), Cecilia Berezaga (Concordia-koa), Flor Deniz (Villa María-koa), Sebastián Hustu (San Nicolás de los Arroyos-ekoa), Alfonsina Leranoz (Buenos Aires-ekoa), Rocío Medina (Bahía Blanca-koa) Inés Olazabal (Tandil-ekoa), Gonzalo Peralta (Maipú-koa), Tomás Vicente (Macachín-ekoa), Nahia Inthamoussu (Montevideo-koa), Kylie Bermensolo eta Annie Gavica estatubatuarrak (biak Boisetarrak, Idahon) eta Mateo Franzoia AEBkoa bera ere, (Renokoa, Nevadan hain zuzen ere).

 

 

Así el 22 de Septiembre, entre las 15h30 y las 23h00, llegaban al aeropuerto de Bilbao los vuelos de esos 15 jóvenes de las euskal etxeak del mundo: 11 de Argentina, 3 de los EE.UU y 1 de Uruguay. 11 eran chicas y 4 chicos. Se trataba de las siguientes personas: Ainhoa Agostini Zubillaga (de Necochea), Mercedes Arando (de Laprida), Jimena Bengochea (de Cañuelas), Cecilia Berezaga (de Concordia), Flor Deniz (de Villa María), Sebastián Hustu (de San Nicolás de los Arroyos), Alfonsina Leranoz (de Buenos Aires), Rocío Medina (de Bahía Blanca), Inés Olazabal (de Tandil), Gonzalo Peralta (de Maipú), Tomás Vicente (de Macachín), Nahia Inthamoussu (de Montevideo) y los estadounidenses Kylie Bermensolo, Annie Gavica (ambas de Boise, Idaho) y Mateo Franzoia (de Reno, Nevada). En la imagen esos jóvenes en pleno Casco Viejo de Bilbao con Gorka Álvarez Aranburu (en el centro), director para la Comunidad Vasca en el Exterior en el Gobierno Vasco.


 

> Euskal etxeen kudeaketari buruzko saioak eta txangoak Euskaditik

 

>  Clases sobre gestión de las euskal etxeak y excursiones por Euskadi

Aurten Gaztemunduko klaseak Euskal Herriko Unibertsitateko Esperientzia Geletan (ekipamendu hori Bilboko Alde Zaharrean dago) eman dira, goizez eta arratsaldez. Klaseak amaitu ondoren irailaren 25ean Gaztemunduko gazteek Bilboko Kafe Antzokia eta Azkuna Zentroa (Bilbon berton ere) bisitatu dituzte, eta irailaren 27ko arratsaldean Zorrotzaurre Work Art in Progress kultura lantegira joan dira. Azken kultur ekimen hori sortu zen Bilboko portuko auzoa eraldatu zenean. Irailaren 29an Arabako Errioxa bisitatu dute; 30ean euskal kostaldea eta Donostia, eta irailaren 28an Nafarroatik eta Iparraldetik ibili dira. Alboko argazkia hain zuzen ere Donibane Lohitzunen dago hartuta, eta Agirre lehendakariaren busto inguratzen dute gazteok.

Este año las clases de Gaztemundu se han impartido en las Aulas de la Experiencia de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (equipamiento situado en el Casco Viejo bilbaíno) en horario de mañana y tarde. Tras las clases el día 25 de Septiembre los jóvenes de Gaztemundu han visitado la sala cultural Kafe Antzokia de Bilbao y el Azkuna Zentroa, también en Bilbao; y el día 27 por la tarde han ido al Zorrotzaurre Work Art in Progress, una fábrica cultural surgida en el proceso de transformación del barrio portuario de Bilbao. El 29 de Septiembre visitaron la Rioja Alavesa, el 30 la costa vasca y Donostia. Dos días antes, el 28 de Septiembre, habían andado por Nafarroa e Iparralde. Precisamente la foto de al lado esta tomada en Donibane Lohitzun (Saint Jean de Luz) junto al busto del lehendakari Agirre.

 

> Eta hemendik aurrera.. Ikasitakoa aplikatzeko erronka

 

> Y a partir de ahora... El reto de aplicar lo aprendido

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 2019ko Mundu-Batzarra baliagarria izan da "SAREGINTZA" lemapean Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Gizataldeen arteko loturak estutzeko, 89/94 Legeak dioenaren haritik. 21 herrialdetako 100 ordezkarik baino gehiago izan dira Gaztemundu programako gazteekin batera euskal etxeen eta euskal gizataldeen egoera lantzen. Gaztemundukoentzat edizio honen ardatza kultur elkarteen eta euskal etxeen kudeaketa zen eta horretaz ikasteko prest heldu ziren Bilbora. Ikastaroan gazte bakoitzak bere elkarteari buruzko proiektu bat diseinatu du. Hemendik aurrera, etxera itzulita, hasiko da aplikatze-lanaren ahalegina. Irudian programaren iraileko 30eko txangoaren tarte bat: Igeldon, Donostiako badia atzean dagoela.

El Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el exterior ha sido valioso para que bajo el lema de "SAREGINTZA - tejiendo redes" se afiancen los vínculos entre las propias euskal etxeak y de estas con el Gobierno Vasco, al hilo de lo establecido en la Ley 8/94.  En el Congreso más de 110 participantes procedentes de 21 países se ha unido a los jóvenes del programa Gaztemundu para debatir sobre la situación de las euskal etxeak y de la comunidad vasca en el exterior. Para los chicos y chicas de Gaztemundu el eje de la edición de este año ha sido la gestión de asociaciones culturales y de las euskal etxeak. Para ello viajaron hasta Bilbao desde sus respectivos países, prestos a formarse. Por eso cada uno de los jóvenes ha diseñado durante el curso un proyecto relativo a su asociación. De vuelta a casa, se plantea ahora el reto de aplicar esos conocimientos adquiridos. En la imagen un momento de la excursión del 30 de Septiembre: En Igeldo, con la bahía donostiarra al fondo.

 

> Elkarteen kudeaketa aurreratua

 

> Gestión avanzada de las organizaciones

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Gaztemundu programa antolatzen du, munduko euskal etxeetako gazteak Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko euskal errealitatera hurbil daitezen. Egonaldian, euskal etxeetako gazte horiek parte hartu behar dute eurentzat antolatzen den ikastaroan, urte bakoitzean gai bati buruzkoa da eta egituratuta dago adituek emandako klase magistraletan eta erakundeetara eta enklabe kultural garrantzitsuetara egiten diren bisitaldietan. Aurten ikastaroa kultura erakundeen kudeaketari buruzkoa izan da eta Tomas Elorriaga eta Ainhoa Txakartegi adituak eskaini dute. Hainbat ariketa praktiko eginez, elkarteen kudeaketa aurreratuaren funtsezko alderdiak ezagutu dituzte. Irudian Gaztemunduko gazteak Bilboko Artxanda mendian, Programako formakuntza saio bat amaitu ondoren.

 

GAZTEMUNDU PROGRAMA 2019. URTEKO EDIZIOAREN ARGAZKI GALERIA

 

La Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior organiza el programa Gaztemundu para que los jóvenes de la euskal etxeak del mundo realicen una estancia en Euskadi y se acerquen a la realidad vasca actual. Durante la estancia, esos jóvenes de las euskal etxeak han de tomar parte en el curso organizado al efecto para ellos, que cada año versa sobre un tema determinado, y que está estructurado en clases magistrales impartidas por especialistas y visitas a las instituciones y enclaves culturales más destacados. Este año el curso ha sido sobre gestión de entidades culturales y ha sido impartido por los especialistas Tomás Elorriaga y Ainhoa Txakartegi. A través de ejercicios prácticos los jóvenes de Gaztemundu se han adentrado en la gestión avanzada de las organizaciones. En la imagen los jóvenes de Gaztemundu en el monte Artxanda de Bilbao, tras una de las sesiones de formación del Programa.

 

GALERÍA FOTOGRÁFICA DE LA EDICIÓN DEL AÑO 2019 DEL PROGRAMA GAZTEMUNDU

 

     
 

 











[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.