EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

Urazandi digitala

Urazandi Digitala egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren ekimena da, XIX. Mendetik aurrera eta batez ere ameriketan argitaratu ziren aldizkari euskaldunen ahalik eta ale gehienak biltzeko helburua duena.Ekoizpen honek Urazandi bilduma osatzen du, euskal etxeen historia kontatzen duena.

Buenos Aireseko La Vasconia / Baskonia aldizkari enblematikoa eta Alberto Azua Eusko Jaurlaritzako Mexikoko delegatua izandakoaren dokumentu bilduman oinarriturik sortu zen 2003an Urazandi bilduma digitala. Geroztik zabalduz joan zen, euskal amerikar argitalpenak, Habanako Eusko-Napar Ongintzako Elkarteko Artxiboa eta erbesteko Eusko Jaurlaritzak Parisen argitaratzen zuen “Euzko-Izpar-Banatzea” buletina gehituz.

Gaur egun, etapa berri batean, Europan editatu ziren euskal argitalpenak sartu ditugu (Amerikako eta Afrikako batzuk ere txertatzen dira), euskal zentroek, erakunde komertzialek, hezkuntza institutuek, alderdi politikoek edo Eusko Jaurlaritzak eta honen ordezkaritzek sorturiko ehun eta laurogeita hiru goiburu elkartu arte.

Mende batean zehar hiru kontinenteko hamazazpi herrialdetan argitaratutako ia berrehun mila orrialde hauek beren lurraldea utzi behar izan zuten euskaldunen bizipenak, pentsamenduak eta itxaropenak berreraikitzea ahalbidetzen digute.

Urazandi digital pdf 59,82 Kb

Programa honen edukiak ikusteko sakatu hemen.

Urazandi Digital Vol.I

Jarraian, egindako digitalizazioen lagin bat aurkitu daiteke:













[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.