EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

Euskal Etxeak Digitala #750

750 ZK.

2019 / 12 /  9 - 13

 

Nº 750

9 - 13 / 12 / 2019

> Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra pasa ondoren, Argentinan da Gorka Álvarez Aranburu

 

> Tras el VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas, Gorka Álvarez Aranburu en Argentina

Joan zen urrian Bilbon egin zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra pasa ondoren, Argentinara bidaiatu du abenduaren 11tik 16ra Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Gorka Álvarez Aranburuk. Bertan ondorengo euskal etxeak bisitatu ditu: José C. Paz (abenduaren 11ean), Arrecifes eta Pergamino (12an), Euzko Kultur Taldea (13an, eta hantxe Iparragirreri buruzko hitzalditxo bat emango du). Abenduaren 14ean bilera bat izango du FEVAko kideekin eta 14ean Uruguaiko euskal etxeekin. Beste topaketa batzuk baditu aurreikusita halaber: Lagun Onak taldearekin, Denak Bat Camerata-rekin, Argentinako euskal gizataldeko itzal handiko kideekin, eta, Buenos Aireseko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan ere izango da. Irudian topaketa horien tarte bat.

Tras el VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas que tuvo lugar el pasado mes de octubre en Bilbao, el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, ha viajado a Argentina del 11 al 16 de diciembre. Allí ha visitado las siguientes euskal etxeak: José C. Paz (día 11 de diciembre), Arrecifes y Pergamino (día 12), Euzko Kultur Taldea (el día 13, donde dará un charla sobre Iparraguirre). El día 14 se reunirá con FEVA y el 15 con las euskal etxeak de Uruguay. Asimismo tiene previstos encuentros con las agrupaciones Lagun Onak, Camerata Denak Bat, personalidades de la colectividad vasca y estará en la Delegación del Gobierno Vasco en Buenos Aires. En la imagen un momento de esos encuentros.

 

 

> Euskaletxeak.eus web ataria berritu da

 

> El portal web euskaletxeak.eus renovado

 

Euskaletxeak.eus web ataria berritu da. 3.000 irudi berri sartu dira "Artxibo Digital" deituriko sekzioan. "Artxibo Digtalean" euskal etxeek egiten dituzten ekintzen irudiak aurkitu daitezke. Helburua da "Artxibo Digitala" erreferentziarako gune bat izatea, bertan agertzen diren irudien bitartez euskal gizataldeek atzerriak egiten duten lanaren eta euskal kultura zabaltzeko duten paper garrantzitsuaren berri izan dezagun. Irudi guztiak bilduma, kategoria, etiketa, herrialde, euskal etxe zein erabiltzailearen arabera sailkatuta daude, irudien bilaketa errazteko.

 

Guztia irakurri

El portal web euskaletxeak.eus se ha renovado. Se han añadido más de 3.000 nuevas imágenes a la sección "Archivo Digital". En esta sección se pueden encontrar miles de imágenes de las actividades que llevan a cabo las euskal etxeak. El objetivo es que el "Archivo Digital" sea un lugar de referencia, donde a través de la imágenes se pueda conocer el trabajo que realizan las colectividades vascas del exterior y el papel que desempeñan en la difusión de la cultura vasca. Todas las imágenes están clasificadas por colecciones, categorías, etiquetas, país, euskal etxea y usuario para facilitar la navegación por el archivo.

 

Ampliar noticia

> EuskarAbentura 2020

 

> EuskarAbentura 2020

Zabalik da 2020ko EuskarAbentura matrikulazio epea. Hirugarren edizio honetan 2003 eta 2004 urteetan jaiotako Euskal Herriko eta Diasporako gazteek aurkeztu ahal izango dute haien hautagaitza, hau da 16-17 urtekoek. Horretarako motibazio gutun bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte martxoaren 15a (data hau barne) baino lehen. Lanak Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus Fundazioaren laguntzaz ebaluatuak izango dira eta kalitate oneko lanen egileek 2020ko uztailaren 1etik 31ra egingo den espedizioan parte hartzeko beka lortuko dute. Aurten aukera dauden hiru gaiak hurrengoak dira: Natura plastifikatua, Euskal emakume sortzaileak eta Mugak gaindituz integraziora bidean. Lanak sei formatu ezberdinetan aurkeztu ahal izango dira: Literarioa, musikala, historikoa, ikus-entzunezkoa, plastikoa eta sormen digitalekoa.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Se ha abierto el plazo para participar en EuskarAbentura 2020. En esta tercera edición podrán presentar su candidatura los y las jóvenes de Euskal Herria y la Diáspora nacidos en los años 2003 y 2004, es decir los de 16-17 años. Para ello tendrán que presentar una carta de motivación y un proyecto individual antes del 15 de marzo (esta fecha incluida). Los trabajos serán evaluados por Eusko Ikaskuntza y PuntuEus Fundazioa. Los autores de los trabajos de mayor calidad ganarán una beca para participar en la expedición 2020, que se realizará entre el 1 y el 31 de julio. Los tres temas propuestos este año son: Naturaleza plastificada, Mujeres creadoras vascas y Superando barreras en el camino de la integración. Los trabajos se podrán presentar en seis formatos distintos: Literario, musical, histórico, audiovisual, plástico y de creación digital.

 

Ampliar noticia

 

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

 

> Madrilgo euskal etxeko azken ekitaldiak abendurako

 

> Actualidad de la euskal etxea de Madrid en diciembre

Madrilgo euskal etxeak ekitaldi ugari antolatu ditu urte amaierarako. Gaur ostirala, 19:00etan, Diego Lopezen Intruso liburua aurkeztuko da bertan. Aldiz 21:30ean, Athletic-eko peñaren afaria egingo da Kupela sagardotegian. Bihar larunbatarekin Olentzeroren bisita izango dute, haurren gutunak hartzeko. Datorren ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua San Inazio elizan, eta larunbatean, 20:45ean, Santa Teresa Benedicta de la Cruz-en. Gero txistorrada euskal etxean, 19:00etan hain zuzen ere. Igandean, abenduak 22, 12:00etan eta San Inazion ere, abenduko meza. Hurrengo egunean, astelehenean, euskal etxeko orfeoia Madrilgo Ekialde Plazara (Plaza de Oriente) joango da Gabon kantak abesteko. Larunbatean, abenduak 21, euskal etxera bueltatuko dira Santo Tomas eguna ospatzeko, eta 23an, Eguberri bezperan hortaz, euskal etxeko dantza taldeak kontzertua eskainiko du Korrontzi musika taldearekin Bilboko Campos Eliseos antzokian. Irudian Madrilgo euskal etxeko jarduera guzti horren bultzatzaileetako bi: Javier Sopuerta eta Julio Elejalde, Marian Elorza eta Urullu lehendakariarekin batera Bilboko Mundu Batzarrean.

 

Guztia irakurri

Madrilgo euskal etxea tiene una intensa agenda de actividades para fin de año. Hoy viernes a las 19h00 se presenta el libro Intruso, de Diego López. A las 21h30 hay cena de la peña del Athletic en la sidería Kupela. Mañana sábado tienen visita de Olentzero para recoger las cartas de los niños. El jueves 19 a las 20h00 concierto de Navidad en la iglesia de San Ignacio y el sábado 21 a las 20h45 en la de Santa Teresa Benedicta de la Cruz. Luego txistorrada en la euskal etxea a las 19h00. El domingo 22 a las 12h00 misa de Adviento también en San Ignacio. El lunes el orfeón de la euskal etxea se trasladará a la madrileña Plaza de Oriente para cantar villancicos. El sábado 21 volverán a la euskal etxea para celebrar Santo Tomás y el día 23, la víspera de Navidad, el grupo de dantza de la euskal etxea actuará junto al grupo musical Korrontzi en el teatro Campos Elíseos de Bilbao. En la imagen dos de los impulsores de esta actividad en la euskal etxea de Madrid: Javier Sopuerta y Julio Elejalde, junto a Marian Elorza y el lehendakari Urkullu en el Congreso Mundial de Bilbao.

 

Ampliar noticia

 

 

> Agenda eta erreferentziak

 

Agenda y referencias

Kanpoan diren Euskal Gizataldeetako VII. Mundu Batzarra bilgunea izan da aldaketak sartzen hasteko Kanpoan den Euskal Komunitatearen harremanetarako egituretan.

- Berritu dira Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen eskualde geografikoen ordezkarien izenak: Unai Lauzirika, Alemaniakoa, Europa, Asia eta Ozeaniako eskualdeko titularra izatera pasa da; Jean Flesher, AEBetakoa, Ipar Amerikako ordezkaria da hemendik aurrera; eta Arantxa Anitua, Argentinakoa, Erdialdeko eta Hego Amerikako burua izaten jarraitzen du.

- VII. Mundu Batzarrak zenbait gai planteatu dizkie hala Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeari nola Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari, eta datozen lau urteetan gai horiei ekin beharko diete, esaterako: Zer da euskal etxe bat kanpoan bizi diren euskaldunentzat? Kanpoko herrialde batean euskal kulturako eta giroko elkargunea, baita jendea ezagutzeko eta herrialde horretan proiekzia lortzeko topaleku bat ere; Nolakoak dira kanpoan bizi diren euskal gazteen bizitza eta interesak? Aurreko belaunaldikoekin alderatuz, oso bestelakoak. Orduan... Nola erakarri gazte jendea euskal etxeetara? Ba, euskal etxeek herrialde horietan sartzeko ateak modura funtzionatzen badute:  Gaur egungo Euskadik eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio erabilgarria emanez, euskararen unibertsoaren erakuslehioa izatez (herrialde horietako euskal komunitatea erakartzeko eta dinamizatzeko euskararen bitartez). Eta, last but not least, euskal etxeen zerbitzura dauden komunikazio tresnak hobetuz, indartuz eta koordinatuz, sare sozialetan presentzia irabazteko eta eraginkorragoak izateko.

El VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el Exterior ha sido el punto de encuentro para empezar a introducir varios cambios en las estructuras relacionales de la Comunidad Vasca en el Exterior:

- Se han renovado los representantes de las áreas geográficas en el Consejo Asesor de Colectividades Vascas: Unai Lauzirika, de Alemania, pasa a ser titular del área de Europa, Asia y Oceanía; Jean Flesher, de los EE.UU., de la de América del Norte; y Arantxa Anitua, de Argentina, continua al frente de la de América Central y del Sur.

- El VII Congreso ha planteado al propio Consejo Asesor de Colectividades Vascas y a la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior algunos temas, que habrá que desarrollar en los próximos cuatro años, a saber: ¿Qué es una euskal etxea para los vascos y vascas que viven en el exterior? Un punto de encuentro con el ambiente y la cultura vasca en ese país y un lugar para tejer relaciones y proyectarse en ese país; ¿Cómo son la vida e intereses de los jóvenes vascos en el exterior? Muy diferentes a los de las generaciones precedentes. Entonces... ¿Cómo atraerlos a las euskal etxeak? Siendo estas la puerta de entrada en esos países a: Información útil sobre lo que ofrece la Euskadi actual, actuando como un escaparate del universo del euskera (como elemento de atracción y dinamización de la Comunidad Vasca en esos países). Y, last but not least, mejorando, reforzando y coordinando los instrumentos de comunicación existentes al servicio de las euskal etxeak, para ganar presencia y eficacia en las redes sociales.  

 

 

     
     
Resultados 17 - 32 de 150












[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.